(Go: >> BACK << -|- >> HOME <<)

Herbehereetako futbol selekzio nazionala

Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hasierako urte haietan, zilarrezko domina lortu zuten 1908, 1912 eta 1920ko Olinpiadetan.

Herbehereetako futbol selekzio nazionala
Herrialdea Herbehereak
IzengoitiaOranje (laranja)
ElkarteaRoyal Dutch Football Association (en) Itzuli
SelekzionadoreaHerbehereak Ronald Koeman
KapitainaVirgil van Dijk
Partida gehienWesley Sneijder (134)
GoleatzaileaRobin van Persie (50)
FIFA kodeaNED
FIFA sailkapena8
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Historiala
Lehen partida
Belgika Belgika 1 - 4 Herbehereak Herbehereak
Anberes, 1905eko apirilaren 30a
Emaitzarik onena
Herbehereak Herbehereak 11 - 0 San Marino San Marino
Eindhoven, 2011ko irailaren 2a
Emaitzarik okerrena
Ingalaterra Ingalaterra (amateurrak) 12 - 2 Herbehereak Herbehereak
Darlington, Ingalaterra, 1907ko abenduaren 21a
Parte-hartzailea
Selekzioa 1974ko Munduko Futbol Txapelketan. Johan Cruyff lehenengoa da eskuinetik.
Danimarkaren aurkako partida 2012an.
Zaleak.

Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea, 1974, 1978 eta 2010ean.

Halaber, behin Europako txapelduna gelditu da, 1988an.

Historia

aldatu

1900-1920

aldatu

Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan: 1908an Erresuma Batuan, 1912an Suedian eta 1920ean Belgikan.

1974-1978

aldatu

Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff, Johan Neeskens, Rob Rensenbrink, Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.

1988-1988

aldatu

Hamar urte geroago, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988an, tartean Ruud Gullit, Marco van Basten, Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin. Finalean SESBeko selekzioari irabazi zioten 2-0.

Eurokopan, hurrengo urteak ere arrakastatsuak izan ziren: 1992an final-erdietara heldu ziren, eta 1996an final-laurdenetara. 1994ko Mundialean, bestela, final-laurdenetara iritsi ziren, 7. postuan amaitzen.

1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar, Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.

2000-2014

aldatu

2000ko eta 2004ko Europako Txapelketetan 3. postua eskuratu zuten. Patrick Kluivert golegile nagusia izan zen 2000an, eta Ruud van Nistelrooy bigarren golegilerik hoberena 2004an.

2010eko Munduko Futbol Txapelketaan hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben, Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.

2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.

2015-2024

aldatu

2022ko Mundialean final-laurdenetara heldu ziren, eta berriro berreskuratu zuten aurreko hamarkadetako grina. Azkenik, UEFA Euro 2024an, finalerdietara iritsi zen taldea, Ingalaterraren aurka galduz (1-2). Cody Gakpo nabarmendu zen bi txapelketetan, golegile moduan.

Palmaresa

aldatu

Hirugarrenak gelditu ziren 1908, 1912 eta 1920an.

Besterik

aldatu

Ibilbidea

aldatu
Urtea Munduko Txapelketa
1930 ez zuen parte hartu
1934 9.a
1938 14.a
1950-
1970
ez zen sailkatu
1974 Finalista
1978 Finalista
1982-
1986
ez zen sailkatu
1990 15.a
1994 7.a
1998 4.a
2002 ez zen sailkatu
2006 11.a
2010 Finalista
2014 3.a
2018 ez zen sailkatu
2022 Final laurdenetera iritsi zen.
Urtea Europako Txapelketa
1960-
1972
ez zen sailkatu
1976 3.a
1980 5.a
1984 ez zen sailkatu
1988 Txapelduna
1992 3.a
1996 8.a
2000 3.a
2004 4.a
2008 6.a
2012 15.a
2016 ez zen sailkatu
2020 Final zortzirenetara iritsi zen.
2024 Finalerdietara iritsi zen.

Uniformea

aldatu

Historikoa

aldatu
     
 
 
 
1904
     
 
 
 
1934
     
 
 
 
1934-1974
     
 
 
 
1974-tik

Irabazitako Txapelketa

aldatu
     
 
 
 
Euro 1988

Azken Munduko Txapelketak

aldatu
  • (sailk) - Ez zen sailkatu
     
 
 
 
2002 (sailk)
     
 
 
 
2006
     
 
 
 
2010
     
 
 
 
2012
     
 
 
 
2014
     
 
 
 
2016 (sailk)
     
 
 
 
2018 (sailk)
     
 
 
 
2020
     
 
 
 
2022

Jokalari aipagarrienak

aldatu

2024ko uztailaren 15ean eguneratua.

Parte hartzeak

aldatu
 
Wesley Sneijder da partida gehien jokatu dituena.
Jokalaria Parte hartzeak Urteak
1 Wesley Sneijder 134 2003-2018
2 Edwin van der Sar 130 1995–2008
3 Frank de Boer 112 1990–2004
4 Rafael van der Vaart 109 2001-2013
5 Daley Blind 108 2013-
6 Giovanni van Bronckhorst 106 1996–2010
7 Dirk Kuyt 104 2004-2014
8 Robin Van Persie 102 2005–2017
9 Phillip Cocu 101 1996-2006
10 Memphis Depay 98 2013-

Golegileak

aldatu
 
Robin van Persie da goleatzaile nagusia.
Jokalaria Golak Urteak
1 Robin van Persie 50 2005-2017
2 Memphis Depay 46 2013-
3 Klaas-Jan Huntelaar 42 2006-2015
4 Patrick Kluivert 40 1994-2004
5 Dennis Bergkamp 37 1990-2000
Arjen Robben 37 2003-2017
7 Faas Wilkes 35 1946-1961
Ruud van Nistelrooy 35 1998-2011
9 Abe Lenstra 33 1940-1959
Johan Cruyff 33 1966-1977

Entrenatzaileak

aldatu
 
Rinus Michel entrenatzailea.

Jokalari ospetsuak izandako batzuk gerora entrenatzaileak izan dira talde nazionalean, Rijkaard, Van Basten, De Boer edo Koeman bezala. Hala ere, deigarria da Johan Cruyff ospetsua eta FC Barcelonaren entrenatzaileak inoiz ez zuela selekzioa zuzendu.

Hurrengo entrenatzaileak nabarmendu dira, estatistikengatik edo selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik.

Kronologikoki:

2024ko uztailaren 15ean eguneratuta.

Emakumezkoen selekzioa

aldatu
Sorrera 1971
Entrenatzailea   Sarina Wiegman
Lehen nazioarteko
partida
  Frantzia 4 - 0   Herbehereak
Hazebrouck, Frantzia, 1971ko apirilaren 17a
Emaitzarik onena   Herbehereak 12 - 0   Israel
Zaandam, Herbehereak, 1977ko abuztuaren 22a
  Herbehereak 13 - 1   Mazedonia
Zwolle, Herbehereak, 2009ko urriaren 29a
Emaitzarik okerrena   Suedia 7 - 0   Herbehereak
Borås, Suedia, 1981eko irailaren 26a
Golegile onena Manon Melis (59)
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa
 
2017ko Europako Futbol Txapelketako garaipena ospatzen.

Historia

aldatu

1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da.

2017an Europako Txapelketa antolatu eta irabazi zuen. 2019an, bestela, Munduko txapeldunordea izan zen.

Palmaresa

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu