Trinido Vaqueriza
Trinido Vaqueriza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1929ko abuztuaren 6a (94 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Parte-hartzailea
|
Trinido Vaqueriza Urkiola (Donostia, 1929ko abuztuaren 6a - ) euskal arraunlari ohia da[1].
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako Ur-Kirolak klubeko arraunlaria zen. Beste garaipenen artean, 1960an Espainiako zortziko (8+) txapelketa irabazi zuen ontziko kide izan zen. Ur-Kirolakeko 8+ horrek Espainiako selekzio gisa parte hartu zuen 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan[2]. 11 aldiz izan zen Espainiako txapelduna. 1955ean Mediterranear Jokoetan hartu zuen parte Bartzelonan.
Donostiako kaiaren memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako kaiko familia oso ezaguneko kidea izanik, bertako bizitzaren eta arrantza jardueraren memoria bizirik gordetzeko hainbat ekimenetako protagonista izan da helduaroan, Euskal Itsas Museoaren ekimenez: adibidez, Trinido arrantza ontziari buruzko artikuluan[3] edo Labore programan[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ www.sports-reference.com
- ↑ OLAIZOLA, Iñaki; OLABERRIA, Juan Pablo (2009)
- ↑ Labore programari buruzko orria[Betiko hautsitako esteka] Euskal Itsas Museoaren webgunean. Besoak gurutzatuta, koadrodun alkandorarekin eserita dagoena da Trinido.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
OLAIZOLA, Iñaki; OLABERRIA, Juan Pablo. (2009). "El Trinido, un barco de bajura de Donostia”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco 6, 2009, 581-612.. Donostia: Untzi Museoa.
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |