(Go: >> BACK << -|- >> HOME <<)

Edukira joan

Manuel Lustres Rivas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Lustres Rivas

Bizitza
JaiotzaRibeira1888ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTrasmañó, Redondela (en) Itzuli1936ko azaroaren 10a (48 urte)
Hobiratze lekuaPereiró hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

José Manuel Antonio Lustres Rivas (Ribeira, 1888ko urtarrilaren 14a - Redondela, 1936ko azaroaren 10a) Galiziako politikari, kazetari eta idazlea izan zen, Espainiako Gerra Zibilean frankistek erail zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak José Lustres Gómez merkataritza-ontzietako pilotua, eta María Rivas Otero ziren. Santiagora joan zen bere unibertsitatean medikuntza ikastera. Han Castelaoren lagun egin zen eta Cafe Colóneko eztabaidetan parte hartu zuen. Galiziako nazionalismoarekin oso lotuta, 1906an El Miño Orenseko egunkarian kolaboratzen hasi zen, eta 1907an Galicia Nuevan eta Vigon argitaratzen zen Gaceta de Galician. El Heraldo Gallego egunkariaren zuzendaria izan zen. 1915ean Madrilera joan zen eta han hedabide desberdinetan idatzi zuen, besteak beste, España Nueva, La Jornada, El Liberal eta La Publicidad. 1918an Galiziara itzuli zen eta han, 1922 arte, La Concordia de Vigon idatzi zuen. 1923an Galicia. Diario de Vigo egunkariaren zuzendaria izendatu zuten. Primo de Riveraren diktadurarekin Argentinara joan zen. Bueltan Faro de Vigon idatzi zuen.

Gerra Zibilaren lehen egunetan, Faro de Vigo zegoenean atxilotu eta espetxeratu egin zuten lazareto zahar batean, San Simon uhartean. 1936ko azaroan hil zuten, eta haren gorpua Redondelatik gertu dagoen errepide batean aurkitu zuten. 1986an bere jaioterriko Seme Ospetsu izendatu zuten.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pandemonium (1917): bere saiakeren bilduma
  • La fratricida, La Correspondencia de España, Madril
  • La hora grande (1923) antzezlana, Ramiro del Vallerekin batera
  • Peregrino de la ilusión antzezlana, Ramón Fernández Matorekin batera

Galizieraz artikulu asko plazaratu zituen, bereziki A Nosa Terra aldizkarian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz):[1] Laura Anidoren erreportaia Publico egunkarian, 2024/06/30.