(Go: >> BACK << -|- >> HOME <<)

Edukira joan

Mazkar arantzagabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mazkar arantzagabe
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaCypriniformes
FamiliaBalitoridae
GeneroaBarbatula
Espeziea Barbatula barbatula
(Linnaeus, 1758)

Mazkar arantzagabea (Barbatula barbatula) ur gezako arraina da, Balitoridae familiakoa[1].

21 zentimetroko luzera ere izan daitekeen arrain hau Eurasia osoko ibaietan bizi da. Azal lodi horixka du eta goitik beherako zerrenda beltzak. Eguna harri azpian gordeta ematen du erreka eta aintziretan, eta gauez ateratzen da ornogabe txikiak harrapatzera.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz azpi-zilindriko eta luzanga duen kobitido hau erraz antzematen da bai kanpoko itxuragatik, bai portaeragatik.

Gure iktiofaunaren espezieen artean mazkar arantzadunarekin bakarrik nahas daiteke, nahiz eta aldeak nabarmenak diren. Mazkar arruntak gorputz sendoagoa du eta batez besteko tamaina handiagoa da; sarritan 10 cm-ra iristen da eta gainditu egiten du luzeran. Burua albotik eta ahoan konprimitua, nahiz eta infera eta sei barbulaz hornituta egon, hauek mazkar arantzadunarenak baino dezente luzeagoak dira. Kaudal-hegatsa zuzena edo oso eskote gutxikoa, inola ere ez da ganbila.

Gorputzaren kolorea iluna da bizkarrean eta horixka sabelean; alboak orban ilunekin margotuta daude, baina hauek irregularrak dira eta inoiz ez dute banda zehazturik osatzen.[3]

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazkar arantzagabea arrain bentonikoa da, ibaien hondoan etengabe bizi dena, harrien artean edo landaredian ezkutatuta. Ohitura bakartiak ditu eta inoiz ez da elkartzen talde edo sardak osatzeko. Bere ezkutalekuan asaldatuta edo mehatxatuta sentitzen bada, azkar igeri eginez ihes egiten du, metro batera iristen ez den distantzia laburra egiten du eta berehala, ezkutatzeko aterpe berri bat bilatzen du.

Beraien ohiturak gautarrak dira; egunean zehar ia etengabe atseden hartzen egoten da, bere lurraldean kamuflatuta. Iluntzean eta gauean hasten du bere jarduera, uretako ornodun txikiez, batez ere intsektu eta krustazeoen larbez, landare-hondakinez eta, hala badagokio, arrain-arrautzez elikatuz.

Hiru urterekin, ale goiztiar batzuk birekin heldutasun sexuala lortzen dute. Arraba udaberrian izaten da, martxoan hasi eta batez ere apirilean eta maiatzean. Emeek hondoko arroketan edo uretako landarediaren artean egiten dute errutea. Arrautsa itsaskorrak, substratu horietan finkatuta geratzen dira. Arrek ernaldu ondoren, hamabost bat egun ondoren arrainkumeak jaio eta azkar sakabanatzen dira. Oso azkar hazten dira eta urtebetera 7 edo 8 cm-ko luzera iristen dira.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen hedapen-eremuak, Europa osoa hartzen du iparraldeko herrialdeak eta hegoaldeko penintsulak izan ezik, ohikoa da Iberiar penintsulako ipar erdiko ibaietan.

Euskal Herrian Kantauri eta Mediterraneo isurialdeetan aurkitzen da. Bere banaketa oso zabala da eta ibilbide osoan zehar ibai guztietan dago, Karrantza araneko ibaietan eta Agüera eta Mercadillo-ko arroetan izan ezik, non ez den aurkitu. Era berean, itsasotik gertu dauden sektoreetan eta mareen eragina nabaria den Kantabriako ibaietan ez da detektatu. Iturburuen aldera, mazkar arantzagabeak ez du ibaietan gora egiten amuarrain arruntak egiten duen neurrian, beheko mailatan geratuz, non uren zurrunbiloa txikiagoa den. Alga izpitsuak oso ugari dauden zatietan mazkar arantzagabeen dentsitate handiak egoten dira, askotan hondakin organikoek kutsatutako guneetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Freyhof, J. & Kottelat, M. 2008. Barbatula barbatula. IUCNren Zerrenda Gorria
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 94 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araozko natura eta kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.