Artenaziar kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suna no onna (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:32, 15 maiatza 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Artenac kobako gunea.

Artenaziar edo Artenaceko kultura gure aroaren aurreko hirugarren milurtekoko kultura neolitikoa da, Frantziako mendebalde eta hego-mendebaldeko erdialdean garatu zen. Kultura honen ezaugarri nagusiak industria litikoan eta zeramikan datza.

Kultura kalkolitokoekin hartu-emanak izan zituzten, baina ez zuten metala landu.

Kulturaren historigrafia

Artenacen kultura 1962an definitu zuten hasieran Claude Burnezek eta Gérard Bailloudek, Charente departamentuko Saint-Mary herrian eta Angulematik gertu dagoen Artenaceko hileta-hitzuloaren ikerketa egin ondoren.[1] Ondorengo hamarkadetan egin diren indusketa ugariek kultura neolitiko horren karakterizazioa modu zehatzagoan egitea ahalbidetu dute.

Garapena

Artenaziarra Neolitoan garatzen da, K.a. 2.800 eta 2.500 urteen artean Frantziako mendebaldetik Iberiar penintsulako iparraldera doan lurralde zabal batean. Charenteko haranean hasierako aurkikuntzaren ondoren, artenaziar okupazioak aurkitu ziren Dordoñan, Bèlregard-en (Lot), Limousinen, eta Armorikako mendigunearen mendilerroraino. Eremu geografiko horren iparraldean kultura honetako ezarketak egon daitezkela uste da, Eure-et-Loir departamentuan dagoen Fort Harrouard-en ikusten diren kidetasun kulturalak direla eta.


Artenaziar kulturako aztarnategiak, oro har, gune naturalak izaten dira, defentsa-izaerakoak, hala nola ezproi itxiak, edo zurezko etxe handien multzoak (gutxienez 50 m-ko luzerakoak), esparru itxi zabalen erdian kokatuak. Habitat horien azterketak frogatzen du okupatzaileek zerealak landu eta hazten zituztela. Hilobiratze-ostilamenduek oso erritu zehatzak zituztela aditzera ematen dute (burezurrak, mutilazioak eta su-errituak).

Ikerketa arkeologiko berriek erakusten dute harremanetan daudela kanpai formako ontzien kultura kalkolitikoarekin, K.a. 2.500 eta 2.200 urteetan. Europan metalurgia izan zuten lehen populazio horiek eragin handia izan zuten Artenaceko kulturan, zeramiken dekorazioan bereziki nabaria. Landutako metala oso urria da oraindik kultura honetako aztarnategietan, eta hegoaldeko beste talde batzuetatik (Treillesko kultura besteak beste) inportatutako kobrezko perla arraroak besterik ez dituzte utzi. Artenaztarrak ez zuten inoiz metala landu, baina oraindik ez ezagutzen nolako izan zen Artenaziar kulturaren eta antzinako Brontze Aroaren arteko trantsizioa.

Ezaugarriak

Zeramika

Talde kultural neolitiko gehienak bezala, artenaztarrak bere ekoizpen zeramikoek definitzen dute batez ere. Bi kategoria nagusi osatzen dituzte bere ontziek: batetik, azpialde laua eta enbor formako gorputza duten ontziak, pasta lodikoak, apaindu gabeak, Neolitiko Berrian sortutako eskualdeko tradizioan txertatzen direnak (Matignons taldea, Seuil du Poitou taldea, besteak beste); bestetik, azpialde biribileko ontziak, pasta finekoak.[Note 1][2] Horien artean daude, Katilu eta plater karratuak daude, askotan motibo triangeluarrak edo erronbo formakoak dituzten ebakiduraz apainduta, punteatuak edo marra gurutzatuak banda horizontal batean barruan. Ohiko ezaugarria du sudur itxura duen heldulekua.

Harrizko tresnak

Artenaceko industria litikoan gezi-punta zulatzaileak oso berezko ditu. Amaiera aldean, forma konplexuak izatera jotzen du: hegatsak eta pedunkulua duten geziak, aizkora leunduak eta kalitatezko silexezko sastakaiak. Neolitoaren hartu-eman sakonen ispilua dira Artenacekoen harrizko tresnak. Indre-et-Loireko Le Grand-Pressigny eskualdean aurkitu diren suaharrizko laminek erakusten dute zirkulazioa hori bereziki.

Oharrak eta erreferentziak

Oharrak

  1. Seuil du Poitou taldea talde kultural bat da est un groupe culturel, Seuil du Poitou-n (Akitaniako arroa eta Parisko arroa bantzen dituen eskualdea) aurkitzen dena. Iznedapena berri da, 2014 proposatu zena Neolito Baerriko bi talde kultural batzeko: le Vienne-Charente eta Taizé taldea.

Erreferentziak

  1. Claude Burnez; Gérard Bailloud. (1962). «Le Bronze ancien dans le Centre-Ouest de la France» BSPF (59): 515-524..
  2. Julia Roussot-Larroque. (1984). «Artenac aujourd’hui : pour une nouvelle approche de l’énéolithisation de la France» Revue archéologique du Centre de la France (23): 135-196..

Ikus, gainera

Lotutako artikuluak