Deredia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°52′42″N 2°26′39″W / 42.87819891°N 2.44425013°W / 42.87819891; -2.44425013
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Idazketa akatsa zuzendu eta poema zuzendu
20. lerroa: 20. lerroa:
Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira ''Deredia''ren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: ''Derediazabala'' izena dago herrian bertan, ''Derediabidea'' [[Narbaxa]]n, eta ''Derediola'' [[Elgeamendi]]n.<ref name=Plazaberri20150427/>
Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira ''Deredia''ren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: ''Derediazabala'' izena dago herrian bertan, ''Derediabidea'' [[Narbaxa]]n, eta ''Derediola'' [[Elgeamendi]]n.<ref name=Plazaberri20150427/>


Horretaz gain, [[Joan Perez Lazarraga|Lazarragaren]] lekukotza dugu, bere liburua ezagunean ondokoa baitakar: «D'Erediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak / eze ni nago admiradurik».<ref name=Plazaberri20150427/>
Horretaz gain, [[Joan Perez Lazarraga|Lazarragaren]] lekukotza dugu, bere liburu ezagunean ondokoa baitakar: «Derediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak eze / ni nago admiradurik».<ref name=Plazaberri20150427/>


Ikerketa egin zen arte, ''Deredia'' izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.<ref name=Plazaberri20150427/>
Ikerketa egin zen arte, ''Deredia'' izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.<ref name=Plazaberri20150427/>

20:10, 15 maiatza 2024ko berrikusketa

Deredia
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBarrundia
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′42″N 2°26′39″W / 42.87819891°N 2.44425013°W / 42.87819891; -2.44425013
Demografia
Biztanleria75 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Deredia[1] (gaztelaniaz: Heredia; eta euskaraz ere oraintsu arte ere hala zen, euskal izena galduta) Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Barrundia udalerrikoa. 2007ko erroldan, 63 biztanle ditu.

Izena

Herriaren jatorrizko izena, euskaraz ere biltzen zena, Deredia da. Horren lekukotza ugari dago, bai dokumentazio historikoan, (besteak beste Donemiliagako goldean), bai toponimian. Herriaren lehenengo testigantza 1024koa da, eta Deredia izenaz ageri da. Gaur egun ofiziala den Heredia XVI. mendean agertu zen.[2]

Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira Derediaren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: Derediazabala izena dago herrian bertan, Derediabidea Narbaxan, eta Derediola Elgeamendin.[2]

Horretaz gain, Lazarragaren lekukotza dugu, bere liburu ezagunean ondokoa baitakar: «Derediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak eze / ni nago admiradurik».[2]

Ikerketa egin zen arte, Deredia izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.[2]

Demografia eta biztanleria

Derediako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2014
60 61 61 61 61 60 66 63 85

Historia

Heredia familiaren sorrera XIII. mendekoa da eta herrian dorrea izan zuten baina XV. mendean Haroko Juan de Belaskok behera bota zuten. San Kristobal elizan dorrearen aztarnak ikus daitezke oraindik.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8b Agurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrieta Agurain
Erdoña
Ozeta

Ondasun nabarmenak

  • San Kristobal eliza
  • San Bartolome baseliza
Deredia herria errepidetik neguko iluntze batean

Erreferentziak

  1. «[Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak, b]esteren artean, Deredia eta Gillarte herri izenak eta Aguraingo karrika izenak onartu ditu [...]»
    2013ko oroitidazkia, Euskaltzaindia, 23. orrialdea.
  2. a b c d Euskaltzaindia: «Barrundiako Deredia izenari buruzko hitzaldia», Plazaberri, 2015-04-27.

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Kanpo estekak