Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elisabet

edo Isabel II.a. Britainia Handiko eta Ipar Irlandako erregina (Londres, 1926). York-eko dukeen, Jurgi VI.aren eta Elisabet erreginaren alaba. 1952an hartu zuen erregetza. Greziako Filiperekin (Edinburgoko dukea) ezkondu zen. Azken urteotan etengabe agertu da prentsan, bere familian izan diren eskandaluak direla-eta.