(Go: >> BACK << -|- >> HOME <<)

Kanpainak

YouTube Komediaren Astea

YouTube-ren lehen Komediaren Astea 2013ko maiatzaren 19tik 25era izango da. Aste berezi horretan komediarik onena izango da ikusgai, besteak beste, zuzeneko gertaerak, bideoen aurkezpenak eta munduko jende dibertigarrienaren sareko elkarlanak.

youtube.com/comedyweek

Prentsa-gunea

Zure zinema-jaialdia

Zure zinema-jaialdiak zinemagileei Veneziako Zinema-jaialdian film labur bat aurkezteko aukera eskaini zien, eta 15.000 izen-emate jaso ziren guztira. Irabazleak, halaber, 500.000 $-eko saria jaso zuen, Ridley Scotten Scott Free Productions ekoizpen-etxearekin beste film bat grabatzeko aukerarekin batera.

youtube.com/yourfilmfestival

YouTube Space Lab

YouTube Space Lab zerbitzuak munduko zientzia-ikasgela handiena osatu zuen, eta 2.000 ikasleren artean irabazle atera zen esperimentua gauzatu eta zuzenean igorri zen Nazioarteko Estazio Espazialetik.

youtube.com/spacelab

YouTube Orkestra Sinfonikoa 2011

YouTube-n lineako proba egin ondoren, 30 herrialde baino gehiagotako 101 musikarik YouTube Orkestra Sinfoniko gisa jo zuten 2011ko martxoaren 20an Sydneyko Operan eta kontzertua zuzenean erreproduzitu zen.

youtube.com/symphony

YouTube Play

YouTube eta Guggenheim-ek sortu eta HPrekin elkarlanean gauzatutako ekimena da, bideoen alorrean sormen handieneko talentuak ezagutzeko eta ezagutzera emateko. Urriaren 21ean amaitu zen New Yorkeko Guggenheim Museoan eta Guggenheim museoen sarean (Bilbon, Venezian eta Berlinen) egindako aurkezpen batekin.

youtube.com/play

Bizitza egun bakarrean

YouTube-k zera galdetu zuen: "Zer gertatuko litzateke mundu osoko pertsonen ikuspegiak kapturatuko bagenitu eta lurreko egun bateko istorio bakar batean moldatu?" 2010eko uztailaren 24an, zuek erantzun zenuten.

youtube.com/lifeinaday

YouTube-ren 5. urteurrena

YouTube-ren 5. urteurrenean, atzera begiratzea erabaki genuen, bere hazkundearen une gogoangarrietara. Hemen, estatistika garrantzitsuenak aurkituko dituzu, YouTube-ren historiari buruzko informazio gehiago lortuko duzu eta mundu osoko YouTube erabiltzaileen istorio pertsonalak irakurri ahalko dituzu.

youtube.com/FiveYear